pasa ezazu goiz eder bat etxepare lizeoak eskaini diezazukeena ezagutzen
Urtarrilaren 30ean, larunbat goizez, Bernat Etxepare lizeoan iraganen diren ate idekietara gomitatu nahi zaituztegu.
9:30tan, bigarreneko ikasturteari buruzko informazio bilkura izanen da:
- Arlo orokorra eta arlo profesionala
- Ordutegiak
- Opzioak
- Lizeoaren erreforma
- Orientazioa
10:30tatik 12:30ak artean, lizeoa hobeki ezagutzen ahalko duzue :
- Eskolaz kanpoko proiektu ezberdinak (artistikoak, kirola...)
- Lizeoa eta barnetegiaren bisita
- Orientazio bide ezberdinak
EMAN IZENA ATE IDEKIETARA ETORTZEKO
Antolaketa errazteko xedez (jende kopurua eta nahasketa saihesteko, besteak beste), aitzinetik izena ematea eskatzen dizuegu, galdeketa ttipi honi erantzunez:
bernat-etxepare-lizeoko-ate-idekiak
* Osasun egoeraren arabera, baliteke ate idekiak azken momentuan ezeztatzea. Kasu horretan, abisatuak izanen zarete.