MUSKILDI KABARET GAÜA

2017-01-13

  • kabaret 2017 xuri eta beltz
 

Egün on,

Aurten ere KABARET GAÜALDIAlat kümitatzen zütüegü, Barantailaren 4an , neskenegünarekin, gaüko 9 orenetan, Posonpesenean , « Hazten gaitu, hazten dugu » kanpainaren alde :

XENDARINEKO AHIZPAK – Karine eta Aline ETCHEVERRY Urepeldarrak dira ; Euskal Herriko kantore ederrenak berriz hartzen dütüe : Ihesa zilegi balitz, Orreaga, Herria eta hitzkuntza,… Beren kantatzeko manera lantüari esker, hitz eta ahaideek inportantzia handia hartzen düe.

Asisko URMENETA eta Peio ETXEKOPAR-en « Bestaldekoak » – Denak gira « zerbaiten » beste aldekoak !: Lexantzüko gazte batek nola heltü den lehentze Bilborat !, Iruñeako hiritarra nola Irulegiko bestetan agitü den !. Beren bizipenetarik abiatüz, honanbeste anekdota lerrokatzen dütüe biek, Eüskal Herriko bi aldeen alkar-ezagützeaz mintzatzeko. Azkenik, Maulen antolatü zen ZARAMA taldearen azken kontzertüaren antolaketa sürrealistaren berri emaiten düe ».

Jean BORDAXAR & LAGUNAK (Jean Pierre LURO, Robert LARRANDABURU eta Dominique URRUTY-Bentaber). Jean Bordaxar eta bere lagünek sorkuntza andana bat eta ohizko xiberotar kantoreak emaiten dütüe beren botz ozenez. Eta prefosta , ederki beti bezala !

Biskotxak eskeiniko dütügü plantatürik diratekean mahain ttipietan.

Etxepare lizeo berriaren eraikitzen ari dira Baionan. Lizeo berriaren barneak antolatzeko « Hazten gaitu, hazten dugu » kanpaina eramaiten düe. Zure emaitzaren trük, ohizko leküko sagarrondo bat eskeiniko deizüe, zure etxen landatzeko edo eüskararen sagardian, Baionan.

Berri guzietara