TXOTX

2017-03-05

  • sagardoa bidegile zinemaldia1

Martxoaren 9an Atalante zinegelan Txotxa iraganen da. Gaualdi honetan Sagarno Egunaren data eta lekua jakinaraziko dira.

Bego Zubia Gallastegi-ren film bat

6,30etan Sagardoa bidegile dokumentala ikustea proposatzen dizuegu.

Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertakoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea.

Ondotik, 7,30etatik goiti, Txotxaren irekitzea Alain Darroze eta Pantxika Maitia babesleekin, baita Patxi Iriart eta Aitor Servier bertsolariekin.

Pintxoak, sagarnoa eta sagar jusa.

 

Berri guzietara