kanpaina festa giroan bukatzeko!!!

2018-02-09

 Martxoaren 10eko larunbatarekin. Euskalzale eta laguntzaile, etor gurekin lizeo berri zoragarri honen ospatzera. Helbide berria: 5, Mayi Ariztia Karrika - Baiona.

"Euskararen sagartzea" eta euskarak merezi duen lizeo berria ospatu dezagun denek elgarrekin.

Bernat Etxepare lizeoak eraikin berria hornitzeko « Hazten gaitu, hazten dugu » kanpaina antolatu zuen 2016ko maiatzetik aitzina.

Kanpaina arrakastatsu honen bukaera ospatzeko, egun borobila antolatua da, martxoaren 10eko larunbatarekin.

- 10.00etan, “Euskararen sagartzea”-ren landatzea eta estrena.

- 12.00tan, lizeo berrian, aperitifa.

- Ondotik bazkaria.

- Arratsaldean, animazioak, haurren xokoa, pailazoak, puzgarriak, mutxikoak.

- 21.00etatik goiti, kontzertuak.

Kanpainaren helburua, lizeo berriko hornidura guziak ordaintzeko behar izan diren 300 000€ biltzea zen. Kanpaina biziki polita eta aberasgarria izan da lizeoko partaide guzientzat, izan ikasle, guraso, langile edota irakasle. Gaur egun, oraindik 50 000€ eskas ditugu halere, eta martxoaren 10eko, beharra osoki betetzea dugu helburu.

Horretarako, sagarrondoak salduko ditugu, azken sagarrondoen banaketa ondoko neguan eginen delarik.

"Hazten gaitu, hazten dugu” zenbaki batzuekin :

3 700 laguntzaile,

2 500 sagarrondo banatuak,

600 sagarrondo Baionan landatuak izanen direnak,

40 ekitaldi antolatuak (antzerki, dantza ikusgarri, merkatu animazioak, hitzaldiak, bertso edo kantu afariak...),

12 euskararen sagartze herrietan (Hazparne, Itsasu, Kanbo, Uztaritze, Gabadi, Suhuskune, Sara, Donostia...),

45 herriko etxeren laguntza,110 ikastola, elkarte, enpresa,

458 ordu kalkulu orri batean listak kudeatzen...

 

Berri guzietara