Martxoaren 10ean Bernat Etxepare ate idekiak sagarrondo landaketa eta FESTA!!!

2018-03-02

Martxoaren 10eko egitaraua. Zure bazkaria gaurdanik erreserba ezazu !

Goizean ate idekiak, ikasketen eta Lizeoko biziari buruzko aurkezpena interesatuentzat, Lizeoko bisita ere egiten ahalko duzue.

Nahi baduzue, 9etan etorriz, lehenik Lizeoa ezagutu eta gero sagartzeara joan zintezkete 10etan edo Lizeoa Jadanik ezagutzen duzuenok 10etan sagartzearen landaketan parte hartu dezakezue...Edo baita zuzenki aperitifara jin...

Egun osoan : haurren xokoa, puzgarriak, makiajea, Pontx pailazoa

10.00 “Euskararen sagartzea”-ren landaketa eta estrena.

12.00 Aperitifa.

Ondotik bazkaria

 

MENUA :

Legatza, risotoa salsa berdearekin
Axurkia bere jusarekin, barazkiak eta patata purea
Gasna
Turroi Perfektua, xokolate eta amandekin
Kafea
Ondokoa

PREZIOA : 18€tan, haurrentzat 8€.
Izenak emateko : 06.74.20.40.96 edo sagarrondoak@betxepare.eus
 

18.00 Mutxikoak

21.00 Kontzertuak

          Euskaldunak Betiko
        Aldiz


 

B.Etxepare Lizeoa
5, Mayi Ariztia karrika
64100 Baiona
info@betxepare.eus

 

Berri guzietara