Berria - 300.000 euro behar ditu Seaskak Baionako Bernat Etxepare lizeo berrirako

2016-09-23

  • jarraia126904

 

Hazten gaitu, hazten dugu kanpaina aurkeztu dute gaur arratsaldean, Seaskako eta Bernat Etxepare lizeoko arduradunek. Sagarrondoak salduko dituzte, Euskararen Sagardia sortzeko xedearekin.

Ari da forma hartzen Bernat Etxepare lizeo berria. Uztailean abiatu zituzten obrak Baiona iparraldean herriko etxeak utzitako lurretan, eta jadanik hasi dira lurretik eraikinak ateratzen. Obrak finantzatzeko dirua bildua du Seaskak baina gelak antolatu eta materiala erostekoa falta da. "Bulegoak, kadirak, laborategietako materiala… dena eskuratu behar dugu", adierazi du Jef Mateo Bernat Etxepare lizeoko presidenteak. 300.000 euro falta zaizkie orotara.

http://www.berria.eus/albisteak/126904/300000_euro_behar_ditu_seaskak_baionako_bernat_etxepare_lizeo_berrirako.htm

Berri guzietara