BAXO OROKORRA

Bigarrena

Bigarrenean 4 gela badira bakoitzak 29 ikasle inguru ditu. Ikasle guziek kurtso berak dituzte ( Frantsesa, Euskara, Matematika, Historia/Geografia, Zientziak eta Hizkuntzak ) Kolegioan eginiko gauzak berrikusten dira baita gauza berriak ere. Ekainean bi asteko ikastaroa egiten da, lan baten ezagutzeko. Bi asteak enpresa berean egin daitezke edo enpresa ezberdinetan.

Lehena eta Terminala

Ikasleak 1.mailan pasatzean 3 berezitasun hautatu behar dituzte:

-Historia/Geografia/Geopolitika,

-Matematika

-Literatura ( Euskara, Espainola, Ingelesa )

-Fisika

-Biologia

-Ekonomia/Soziala

-Filosofia/Humanitarioa

Berezitasun hauetarik 1 utzi beharko da Terminalera pasatzean. Bereztasunez gain ere enbor komuneko kurtsoak badira : Frantsesa, Zientziak, Euskara , Hizkuntzak, Historia/Geografia eta kirola.

Beraz ikasle bakoitza gela oso batean izanen da enbor komuneko kurtsoentzat eta ondotik hautatutako berezitasunen kurtsoentzat ber gaiak hautatu dituzten ikasleekin izanen da .

Ondoko bideo hauei esker, orokorrean diren ikasleen esperientzia ezagutuko duzue.

 

Olaia.(Ate idekiak 2020 bideo sorta)
Asier(Ate idekiak 2020 bideo sorta)
Lilia, (Ate idekiak 2020 bideo sorta)
Amaia, (Ate idekiak 2020 bideo sorta)


Sagarrondoa nere baratzean landatuko dut Sagarrondoa “euskararen sagartzean” landatzeko da

Azken berriak

Berripapera - Newsletter

Bernat Etxepare lizeoa