IKUSGARRI MUNDIALA PODCAST

Aurten TPROko ikasleok ikusgarri mundialean emateko ikusgarri bat prestatzea hartu dugu erronkatzat. Ko-Irakaskuntza orduetan landu dugu proiektua, dakizuen gisan, ikasgai ezberdinak jokoan jarriz. Gure kasuan, euskara, matematika, merkataritza eta animazio gaietatik heldu diogu proiektuari. Eman dezagun, matematika, animazio eta merkataritza gaietan ikusgarri baten antolaketa aztertu dugu: besteak beste, EHZko kideekin, festibalaren logistika kudeaketa eta komunikazioa landuz. Euskara kurtsoetan, MUGA gaia abiapuntu harturik idazketa tailerra egin dugu Yolanda Arrieta idazlearekin eta hortik jalgi testuak moldatu eta grabatu ditugu. Hau izan da oinarria, musikaren laguntzaz, ikusgarriaren taularatzea egiteko. Azkenik, batukada indartsu batekin bururatu dugu. Ederra eta aberatsak izan dira bai emaitza eta baita prozesua ere.

 


Sagarrondoa nere baratzean landatuko dut Sagarrondoa “euskararen sagartzean” landatzeko da

Azken berriak

Berripapera - Newsletter

Bernat Etxepare lizeoa