MERKATARITZA

AURKEZPENA 

Merkataritza Pro Baxoa nazio mailako IV diploma da. Produktuak saltzeaz gain, talde komertziala zuzentzea eta kudeatzea ahalbidetzen du. Tituludunaren jarduera bezeroen arteko harremanetara zuzenduta dago, leialtasuna eraikitzeko helburuarekin. Pro Baxo honen titularrak kudeatzailearen agindupean esku hartzen du.

Hirugarrenetik goiti diren ikasleentzat irekia da , BEP eta CAP tituludunentzat. Baxo profesional honek salmentari buruzko gaitasunak ikastea ahalbidetzen du. 3 urtez prestatuta , lan mundura lasterrago sartzeko aukera ematen du. Horrez gain, Euskal Herri mailako ikuspegia lantzeko Gipuzkoako Tolosaldea Lanbide Heziketa zentroarekin elkartruke proiektua egin da.

IKASGAIAK 

Baxo profesional honetan Bezeria eta Prospekzioa ikasgaia da haien ebaluaketan pisu handiena duen ikasgaia. Hala ere, badira ikasgai honen osagarriak diren beste hainbat. Honako taulan laburbildu ditugu: 

  • 20200209 083640 0000

IKASTAROAK 

Merkataritzako ikasleek 22 aste igarotzen dituzte egitura ezberdinetan, bigarrenetik terminalera bitartean. Bertan, kurtsoetan ikasten duten teoria praktikara eramateko parada ezinhobea dute. Lan merkatua gertutik ezagutzeko aukera paregabea dute. Ikastaro hauek baliagarriak zaizkie haien orientazio prozesuan, orotara 7 enpresa ezberdinetan aritu bait daitezke. 

Horrela banatuak dira haien ikastaroak:

- BIGARRENEAN: 2 asteko 3 ikastaro

- LEHENEAN: 4 asteko 2 ikastaro

- TERMINALEAN: 4 asteko 2 ikastaro

Lehenean burutzen duten lehen ikastaroa BEP titulua lortzeko ebaluaketan sartzen da. Era berean, terminalean burutzen duten lehen ikastaroa BAXOko ebaluaketaren baitan dago.

MERKATARITZA BAXOAREN ONDOREN

"ENTREPRENDE POUR APPRENDRE" LEHIAKETA: EKINEZ IKASTEN

 Akitania Berriko EPA erakundeak urtero Enpresa lehiaketa bat antolatzen du, eskualdeko lizeo guztiei irekia dena. Gure ikasleek iaztik hartzen dute parte, eta azken hauek lortutako hirugarren sariak eta sortu zen giro paregabeak gogoa eman digu aurten ere lehiaketan parte hartzeko.

Autengo edizioan bigarren eta leheneko ikasleen parte hartzea izan dugu. Haien helburua ez da samurra: astero bi orduko tartean, enpresa bat sortu behar dute, hastapenetik. Alegia, lehen egunean izandako ideietatik, maiatzean Bordaleko lehiaketan saltzera eramango dugun produktua bukatu arte. Esperientzia paregabea da gure ikasleentzat, kurtsoetan ikasitakoa baliatu dezaketeelako benetako enpresa eta produktua sortzeko. Konpromezua, talde lana, inplikazioa, ardura, jarrera profesionala, zeharkako gaitasunak eta ilusioa dira proiektu honen ezaugarri nagusiak. 

  • Lehiaketa antolatzen duen elkartea
  • sagarrak biltzen Urrunan
  • Sagarrak biltzen Urrunan
  • Sagarrak garbitzen lizeoan
  • Tolarea prestatzen eta botilak garbitzen
  • Tolareari gogor ematen
  • Gure botilen etiketen diseinua ontzen
  • Sagar jus botilen salmenta kanpaina
  • Sagar jus botilen salmenta kanpaina
  • GOGOAK enpresak sortutako afitxa
Next Previous

ELKARTRUKE PROIEKTUA: TOLOSA ETA BAIONA LOTZEN 

Aurten estreinekoz elkartruke proiektu bat aurrera atera dugu Gipuzkoako Goierrin kokatuta dagoen TOLOSALDEA LH Institutuarekin. Azaroaren 7 eta 8an jaso genituen Tolosako ikasleak gure etxean eta urtarrilaren 21 eta 22an jaso gintuzten haiek gu Tolosan. Esperientzia ederra izan da bai haientzat zein guretzat eta datozen urteotan berriz ere antolatzeko asmoa dugu.
 
Proiektu honen helburua hirukoitza da:
- Iparraldea eta Hegoaldea lotzea
- Gertuko Merkataritza ezberdinak ezagutzea
- Euskararen erabilera sustatzea
 
Hona hemen elkartruke proiektuaren zenbait argazki:
  • Baionako bisita gidatua
  • Lurrama azokan
  • Tolosaldea Institutuari bisita
  • Tolosaldea Institutuari bisita
  • Tolosaldea Institutuari bisita
Next Previous

BULEGOXOA: gure gela pentsatzeko beste modu bat

Jadanik ezaguna zaiguna egiten jarraitzen badugu, ezin emaitza ezberdinik espero. Merkataritza irakasle eta ikasleen arteko gogoeta sakonaren ondoren, zera erabaki dugu: gure gela eraldatu behar dugula.

Horren lortzeko, 1. Merkataritzako ikasleak burubelarri ari dira haien etorkizuneko gela irudikatzen. Haien helburua argi da: gelak Enpresa itxura hartzea. Hots, idazkariarentzako mahaia, gune informatikoa, bilkura mahaia, aurkezpenen mahaia, ofimatika tresnak, atseden gunea, etab.

Proiektuaren hastapeneko fasean bagaude ere, ekainerako gure gela egi bihurtzea dugu helburu. Berri gehiago, beraz, laster!

  • gelaren 3D irudia

IKASLEAREN HITZA 

LH MERKATARITZA elkarrizketak: Lorea eta Yannick
Lorea.(Ate idekiak 2020 bideo sorta)