APRENDIZGO TASA

ZER DA ETA ZERGATIK LIZEOA LAGUNDU? 

Industria, artisau edo merkataritza enpresaburua bazara, zure enpresak Aprendizgo Zerga ordaindu behar du 2022ko Maiatzaren baino lehen.

Ba al zenekien Bernat Etxepare Lizeoak Aprendizgo Zergaren %13 jaso dezakeela? 

Besteak beste, honako formakuntzak eskaintzen ditugulako:

- BAXO TEKNOLOGIKOA (Management eta Kudeaketa Zientziak MKZT / STMG)
- LANBIDE HEZIKETA ("Adinekoen eta Haurren Animazioa" eta "Merkataritza")

Zenbait profesionalek zerga hori lizeoari bideratzea erabaki dute dagoeneko eta biziki eskertzen ditugu.

ZERTARAKO BALIATZEN DU LIZEOAK ZERGA HORRETATIK BILTZEN DUENA? 

- EKIPAMENDU BERRIAK EROSTEKO

- LIZEOAREN DIGITALIZAZIOAN AURRERATZEKO

- PROIEKTUAK / ATERALDIAK / EGUN BEREZIAK ANTOLATZEKO 

zenbait adibide 

  • 20220112 081352
  • 20220112 142428
  • 20220112 142507
  • 20220112 142533
  • 544802103951998762 20191108 094508 full
  • 20191120 123003
  • 20191207 115720
  • 20200123 102428
Next Previous

ZERGA LIZEOARI EMATEKO DESMARTXA OSO ERRaZA DA 

Etxepare lizeoari laguntza helarazteko, txeke edo transferentziarekin batera agiri bat ere bete behar da.

1) Honako Agiria deskargatu eta bete

2) Bidali konta@betxepare.org helbidera.

3) Ordainketa moduaren arabera:

- Biramenduz egiten baduzue, hona hemen lizeoaren RIBa

- Txekez ordainduz gero, "ETXEPARE LIZEOA" izenean eman eta honako helbidera bidali: 5 Rue Mayi Ariztia, 64100 Bayonne

GALDERAK BADITUZUE, SAR ZAITEZTE HARREMANETAN GUREKIN 

Galderak baldin badituzue, sartu harremanetan lizeoko kontularia den Martinekin

1) konta@betxepare.org

2) 05.59.50.70.20

Aitzinetik milesker zuen laguntzagatik



Je planterai le pommier dans mon jardin Il sera planté dans le verger de l’euskara

Azken berriak

Berripapera - Newsletter

Bernat Etxepare lizeoa