ETXEPARE LIZEO BERRIA, 2017AN IREKIA
Bernat Etxepare Seaska elkartearen lizeoa da eta Baionan dago kokatuta. Bere 400 ikasle ingururi bizitza euskaraz osoki egiteko aukera ematen duen Iparraldeko hezkuntza zentro bakarra da. Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin (Éducation Nationale) kontratupean da. Ikasketa anitzeko zentro gisa sailkatuta dago bere eskaintza zabalari esker:
- BAXO OROKORRA, 9 espezialitate ezberdin eskaintzen dituena
- BAXO TEKNOLOGIKOA, enpresen kudeaketara bideratua
- BAXO PROFESIONALA, bi ziklo ematen dira (Haur eta adinekoentzako animazioa eta merkataritza)
Ikaslearekiko tratu atsegina eta hurbila, egiten zaion jarraipen zehatza eta pertsonalizatua, bere orientazio pertsonala eta garapena dira gure proiektuaren ardatz nagusiak. Azkenik, azpimarratzekoa da Etxepareren eta gure lurraldeko egitura ekonomiko, sozial eta kultural ezberdinekin dugun harreman estua.