APRENDIZGO TASA
ZER DA APRENDIZGO ZERGA?
Etxepare lizeoak 2017 geroztik aprendizgo zerga eskura dezake, lizeo profesional eta teknologikoa bilakatu denetik.
Aprendizgo zerga, enpresa bakoitzeko langile kopuru gordinaren % 0,68-koa da (2021).
2022-ko urtarrilaren 1-a eta ekainaren 1-a artean ordaindu beharra da.
Zerga horren parte bat (%13a) lantegiak berak hautatutako ikastetxe profesional edota teknologiko bati doa. Nahi izanez gero ikastegi bat baino gehiago ere izenda dezake.
Besteak beste, honako formakuntzak eskaintzen ditugu:
- BAXO TEKNOLOGIKOA (Management eta Kudeaketa Zientziak MKZT / STMG)
- LANBIDE HEZIKETA ("Adinekoen eta Haurren Animazioa" eta "Merkataritza")
ZERTARAKO BALIATZEN DU LIZEOAK ZERGA HORRETATIK BILTZEN DUENA?
Diru zama horri esker, sail profesional eta teknologikoko ikasteko baliabide ahal bezain hobeak finantzatzen ditugu :
- EKIPAMENDU BERRIAK EROSTEKO
- LIZEOAREN DIGITALIZAZIOAN AURRERATZEKO
- PROIEKTUAK / ATERALDIAK / EGUN BEREZIAK ANTOLATZEKO
Preseski, proiektu eder baten gauzatzeko xedea genuke . Merkataritza saila azkartzeko , ikasleek kudeatuko luketen egiazko saltegi bat sortu nahi ginuke.
zenbait adibide
ZERGA LIZEOARI EMATEKO DESMARTXA OSO ERRaZA DA
Etxepare lizeoari laguntza helarazteko, txeke edo transferentziarekin batera agiri bat ere bete behar da.
1) Honako Agiria deskargatu eta bete
2) Bidali konta@betxepare.org helbidera.
3) Ordainketa moduaren arabera:
- Biramenduz egiten baduzue, hona hemen lizeoaren RIBa
- Txekez ordainduz gero, "ETXEPARE LIZEOA" izenean eman eta honako helbidera bidali: 5 Rue Mayi Ariztia, 64100 Bayonne
GALDERAK BADITUZUE, SAR ZAITEZTE HARREMANETAN GUREKIN
Galderak baldin badituzue, sartu harremanetan lizeoko kontularia den Martinekin
2) 05.59.50.70.20
Aitzinetik milesker zuen laguntzagatik