Aurkezpena

Iparraldean jarraitzen den irakaskuntza sisteman, baxillergo aitzineko azken 3 ikasturteak lizeoan egiten dira. Bernat Etxepare lizeoa iparraldeko euskal lizeo bakarra da, Baionan kokatua.

Eskaintzak

Euskarazko heziketa Bernat Etxepare lizeoa da ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra. Honek erran nahi du Iparraldeko edozein txokotako ikasle batek euskaraz gauzatu nahi baditu bere ikasketak Baionako lizeora heldu behar duela. Ondorioz, hein bat urrun bizi direnentzat, baitezpadakoa da barnategi baten antolatzea, honek dakartzan beharrei aurre eginez.

Batxillergo sailak

Bernat etxepare lizeoak oraingoz gehien bat batxillergo orokorra prestaketa eskaintzen du eta batxillergo teknologiko arloko adar bat, Frantses Hezkuntza sisteman diren lau sailetan:

- Letretako saila,

- Jendarte eta Ekonomia saila, 

- Zientzia saila,

- 2019tik goiti Batxillergo orokorreko sailak desagertzen dira Frantziako erreforma dela eta, berezitasun multzoei tokia uzteko:

1.ean 3 berezitasun hautatu beharko dituzte ikasleek eta Terminalean 2, zerrenda honetan:

- Historia/Geografia, geopolitika eta zientzia politikoa, - Humanitateak, literatura eta filosofia, - Atzerritar edo tokiko hizkuntza, literatura eta kulturak (ingelesa, gaztelera ala euskara), - Matematikak, - Biziaren eta lurraren zientziak, - Sozial eta ekonomia zientziak, - Fisika eta Kimika.

- MKZT berriki zabaldu den teknologia adarreko Management eta kudeaketa zientziak eta teknikak (STMG Sciences et Technologies du Management et de la Gestion frantsesez)

Eta azkenik (2017) zabaldu diren arlo profesionaleko  sailak:

- 3. Prepa-Profesionala

  • - Batxillergo profesionala merkataritza.
  • - Batxillergo profesionala sozial alorrekoa.

Erran behar da Lizeoan ikasketak euskaraz gauzatzen direla, baina azterketa guztiak frantsesez pasatu behar izaten dituztela, Historia Geografia gaikoak salbu. Honez gainera, kirol berezitasuna ere eskaintzen du pilota sailean. Iparraldean jarraitzen den irakaskuntza curriculuma Frantses Hezkunde Nazionalak finkatutakoa bada ere, eta honek Frantziako unibertsitateetan sarrera ahalbideratzen badu ere, ikasle ugarik Hegoaldeko unibertsitateetan ikasketen segitzeko xedea ukaten du. Hau dela eta, Hegoaldeko unibertsitateetara sar ahal izateko gainditu behar den selektibitatea edo hautafroga prestatzen laguntzen du Lizeoak. Gaur egun, froga hau Hegoaldean euskaraz pasa daiteke, baina Hegoaldeko ikasketa programetan oinarrituz; bestela, Parisen ere pasa daiteke, gaztelaniaz, baina Iparraldeko programetatik hurbilago da bertan jartzen duten froga. Bernat Etxepare lizeoko ikasleek badute bestalde, ikasketen baitan beste hautuzko gai batzuk lantzeko, hala nola: artea, hizkuntzak (gaztelania, inglesa), etab.

Bestalde Bernat Etxepare Lizeoak garrantzia haundia ematen dio Orientazioari. Orientatzaile bat dago ikastetxean Etxepareko ikasleentzat soilik ikasleen aukera eta desmartxei buruz informazio guztiak errezteko, ikasleak aukerak egiten laguntzeko, zurkaitzarekin batera ikaslearen proiektua jarraitzeko.

Beste aukerak

Bernat Etxepare lizeoko ikasleek ikasketa guztiak euskaraz egin arren ez dute berez abantaila hau baloratzen duen edota ezagutzen duen inolako diploma edo agiririk. Hau dela eta, EGA azterketa pastzeko prestatzen ditu lizeoak ikasle guztiak.

Nahi duten ikasleentzat, lizeoak badu mendi kiroletan prestazen dituen sail bat,  baita pilota jarraitu nahi dutenentzat ere.

Arte ederrak, dantza edo musika goi mailan jarraitu nahi duten ikasleek ere egokitzapenak ukan ditzakete Arte eskola edo Baionako kontserbatorioan kurtsoak jarraitzeko gisan adibidez, buraso eta ikaslearekin adostuta.

lizeoaren historia

Iparraldeko ikastolek Seaska federazioa osatzen dute,  Ikastolen Elkartearen partaide dena, Lizeoa Seaskaren historiaren barnean kokatzen da:

1969an buraso multzo batek Iparraldeko lehen ikastola sortu zuen Arrangoitzen, Seaskaren babesean eta 1901eko elkarteei buruzko legearen araupean. Elkarte berri honek, jadaneko Hegoaldean molde egokian abiatu zen euskal irakaskuntza bultzatu nahi du Iparraldean, pedagogia metodo aurreratuenak erabiliz.

Ibilbide hau ez da erraza izan. Traba ugari izan ditu, debeku saioak, laguntza hutsalak, itotze saioak. Sona handikoa izan zen adibidez, 1977 Donapauleko debeku zaioa. 

Lehen hamar urteetan diru zama jasankorra bada, ondorengo urteetan Seaskak bizi ahal izateko, Frantses Hezkunde Nazionalari, zor zaion diru partea eskatuko dio. Honela, zenbait urtez kalapita eta manifestazio anitzen ondoren, 1983an lehen hitzarmena izenpetuko du Seaskak Frantses Hezkunde Nazionalarekin, iruterako iraunen duena.

1985eko urrian, beste akordio bat izenpetzen dute aipatutako bi aldeek. Akordio honen arabera Seaskako irakasle guztien integrazio bidea finkatuko da. Baina 1986, Kontseilu Konstituzionalak deuseztuko du.

Negoziaketak jarraitzen dute eta ondorioz, 1990ean, Frantses Hezkunde Nazionalak amaeskolako eta lehen-mailako 61 lagileren soldatak bere gain hartzen ditu. Seaskaren bigarren-maila lizeoa barne hitzarmenetik kanpo gelditzen da.

1992an hitzarmena kolegiora ere hedatzen da eta 1994an beste hitzarmen bat burutzen dute Seaskak eta Frantses Hezkunde Nazionalak. Honetan ikastola guztiekin elkarte kontratua izenpetzea aurrikusten da.

Estatu Frantsesak, lehen aldiko onartzen du ikastola euskal irakaskuntza obratzen duen eskola gisa, hezkuntza sistema bezala.

Hasieran batean xedea sinetsgaitza bada ere, emeki emeki, urak bere bidea egiten du eta urtero urtero, ikastola berriak sortzen dira han hemenka. 

Gaur egun, 34 ikastola dira, 3388 ikasle inguruk euskaraz gauzatzen dituzte bere ikasketak, amaeskolatik batxillergora arte, Lizeoan 2016-17 urterako 265 ikasle dira. 

Bestalde Seaskan inklusioan diren haurren kopurua ainitz emendatu da :

 Inklusio protokoloa, 2016 Urte hastapeneko kopuruak:

→ 1. mailan : 30 ikasle: - 23 ikasle AESH indibiduala batekin, - 4 ikasle egokitzapen pedagogiko batzuekin, - 3 ikasle notifikazioaren beha

→ 2. mailan : 43 ikasle: - 19 ikasle IEP (Ulis) egituretan, - 13 ikasle AESH indibiduala batekin, - 7 ikasle egokitzapen pedagogikoekin, - 4 ikasle notifikazioaren beha

Horrez gain, 14 proiektu potentzial agertu dira, urte hastapenean ikertu beharko direnak. IEP lehen mailan zabaltzea ere da asmoa.

87 txostena beraz urte hastapenetik gure aholkularien eskuetan.

- Monitore Hezitzaile : MDPH notifikazioaz gain, 15 haurrentzat Monitore hezitzaile orenak (ME) gehitzen ditugu. Sartze egunean 54 oren ziren, iaz 22 zirelarik garai berdinean. Oren horiek osoki Integrazio Batzordearen gain dira.

Lizeoan aurten, 3 ikasle inklusioan dira, laguntzaile bat dute zonbeit orduz.

Baxorako 7 ikaslek terminalean egokitzapenak izango dituzte: 1/3 denbora gehiago edo eta ordenagailu bat idazteko eta Lehenean 5 ikasle dira.

 

lizeoaren garapena

Seaskak ama ikastoletan ezagutzen duen garapena azken urtetan argi da : hainbat idekitze aipatuak dira. Garapen horrek kolegioak ere hunkitzen ditu (xalbador betea da eta baionan beste kolegio baten zabaltzeko xedea bada) bai eta ere gaur egun lizeoa. 

Seaskako burasoek badakite zer ekartzen duen lizeoak : gaien sakontzea, ideien finkatzea, eztabaidak osatzea, sintesia garatzea, goi mailako diplomak aurreikustea, munduari idekitzea, euskaldun nortasunaren bereganatzea eta asumitzea….Argi dute hautu hori dela onena geroari begira.

  • Lizeoak arlo tekniko eta profesionalak garatuko ditu 2017tik goiti.
  • Ondorioz kolegiotik lizeorako pasaiak igotzen segituko dute heldu diren urteetan. Horrek behartzen gaitu lizeo berri baten eraikitzera, sail teknologiko eta profesionalekin.  Horren gauzatzeko eta batez ere ekipamendurako, kanpaina baten eramaitera behartuak gira.

  • Denon artean lortuko dugu!