SOZIALA

AURKEZPENA

HHBZ (Hurbileko Herri Bizirako Zerbitzuak) (SPVL fr): 2022ko baxoako sezioa arte eta ondotik "Animazio: haur eta adineko jendeak".

Hurbileko zerbitzuak eta tokiko bizitza lantzen da , konkretuki animazioa eta harrera. Ikasten dena: ingurumen soziala, lanbide eremuak eta esku hartze moduak, zuzenbidea/ kuadro juridikoa, komunikazio teknikak eta bitartekaritza. 2. ean 3 asteko 3 ikastaro egiten dira, lehenean hilabete bateko 2 ikastaro eta terminalean leheneko ikastaro ber-berak egiten dira.

Publiko ezberdinen (haur, nerabe, adinekoak, ahalmen urritasuna, familiak...) beharrei erantzuteko, animazioak pentsatzea eta eraikitzea. Honentzat, ikasleak animazio desmartxa landuko du :

- proiektu metodologiaren bidez (asmatzea, antolatzea, obratzea eta ebaluatzea).

- komunikazio, harrera, entzute eta talde dinamika tekniken bidez.

Azken finean harreman lana da. Sail honetako profesionalek, animazio eskaintzari esker lokarri soziala mantentzen laguntzen dute.

Hiruhileko bakoitzean testuinguru profesional baten inguruan lan egiten da , proiektu batzuk sortuz eta eramanez. Lehenean  PBA (Prebentzio eta Bitartekaritza Agentea) CAP azterketa pasatzen da eta terminalean baxo profesionala. Horrez gain, Euskal Herri mailako ikuspegia lantzeko Gipuzkoako Tolosako ikasleekin trukaketa egiten da .

IKASGAIAK

  • - Publiko ezberdinen ezaugarriak eta beharrak

  • - Sozial arloko egituren funtzionamendua

  • - Sozio-kultur aktibitateak pentsatzea eta eraikitzea

  • - Komunikazio teknikak.

  • - Enbor komunekoak

ATERABIDE PROFESIONALAK

Sozio-kultur edo kirol animatzaile, haur hezitzaile, hezitzaile berezitu, monitore hezitzaile, zerbitzu publikoetan aholkulari, CESF (conseillère en économie sociale et familiale).

Egin daitezken ikasketak: BPJEPS, CAP petite enfance, BTS ESF edo SP3S, DUT animazioa, DEEJE, DEES, DEME... 

PROIEKTUAK

TELEADIN PROIEKTUA ETXEPARE
  • TELEADIN PROIEKTUA
  • TELEADIN PROIEKTUA
Next Previous

IKASLEAREN HITZA 

Haritza (Ate idekiak 2020 bideo sorta)